Hiru urteko hutsunearen ondoren, Durangaldeko bertso eskolek eskualdeko hitzordu berezienetako bat berreskuratu dute: Kopla Txapelketa. Antolatzaileek esan dutenez, "lehiaketa hutsetik haragoko hitzordua" izango da, "giro informaleko saio publikoa", hain zuzen ere. Ander Sarriugarte, Pello Muguruza, Kelmene Abaitua, Ana Picallo, Gorka Pagonabarraga, Txaber Altube, Eneko Abasolo 'Abarkas', Igor Elortza eta Erika Lagoma ibiliko dira koplatan, Ixone Asategi eta Ane Muguruzaren gidaritzapean. Saioa ekainaren 19an jokatuko da, Durangoko gaztetxean, 19:30ean. Sarrera doakoa da.