Bost urte joan dira Berton Bertokoa eta Gure Platera Gure Aukera mugimenduek Hezkuntza Sailari jantoki eredu berri bat martxan ipintzea eskatu ziotenetik. Alabaina, egoerak "lehengo lepotik burua" jarraitzen duela iritzita, mugimendu horiek presioa egitea erabaki dute: Durangaldeko eskola publikoetako gurasoen elkarteak deitu dituzte ekainaren 11n ekintzak egitera, modu horretan, Hezkuntza Sailari jangela
Berton Bertokoak azaldu duenez, duela bost urte aurkezturiko proiektu hark helburu argia izaten jarraitzen du gaur egun ere. "Sasoiko produktuak" sartu gura dituzte eskoletako jantokietan, "tokikoak", eta bertoko ekoizleei "ekoizpen iraunkor eta egonkorra" ahalbidetuko dietenak. Proiektu horrek lege baldintza guztiak betetzen dituela berrertsi du dinamikak, eta belaunaldi osasuntsuak hazten lagunduko lukeela.