Mankomunitateko Adinekoen Zerbitzuak hainbat jarduera antolatu du Durangoko Arte eta Historia Museoarekin, Elorrioko Arriola Antzokiarekin eta Activa Bizkaia IV. Erronkarekin lankidetzan. Antolatutako jardueren artean honako hauek daude:
"Espazioaren hustura". Jorge Oteizaren erakusketa
Durangoko Arte eta Historia Museoan egingo diren bisita gidatuak ekainaren 17an
(euskaraz) eta ekainaren 18an (gaztelaniaz) izango dira, goizeko 10:30ean. Jarduera
doakoa izango da.
Opera eta Zarzuela abesbatzen musika-ikuskizuna
Bilboko Ganbera Orkestra eta Abesbatzaren eskutik, Elorrioko Arriola Antzokian izango da
irailaren 11n, 20:00etan. Sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da pertsonako. Gainera,
Mankomunitateak Durangaldeko udalerri guztietatik joan-etorriko autobusa jarriko du, parte hartzea errazteko.
Mendi ibiliak Bilbon: IV. Activa Bizkaia Erronka
Irailaren 18an, arratsaldez, Durangaldeko adinekoek Bizkaiko beste udalerri batzuetako
pertsona nagusiekin batera parte hartuko dute IV. Activa Bizkaia Erronkan. Jardueraren
barruan, ordubeteko ibilaldia egingo dute Bilboko hirian. Plazak mugatuak izango dira. Izena emateko epea ekainaren 1ean hasiko da eta plazak agortu arte egongo da zabalik.
Interesdunek honako bide hauen bidez eman ahal izango dute izena:
- Aurrez aurre, Landako Elkartegian (Durango)
- 94 620 05 46 telefonora deituz
- nagusiak@dma.eus helbidera mezu elektronikoa bidaliz