Paul Bereziartua txapeldun eta Jone Aizpurua azpitxapeldun, distantzia erdiko triatloien Espainiako txapelketan

Anboto 2026ko maiatzaren 27a

Jone Aizpurua eta Paul Bereziartua. (Argazkiak: Triathlon World Tour - T100)

Lan bikaina egin dute Mugarra TTko triatloilariek.

Joan zen zapatuan, distantzia erdiko triatloien Espainiako txapelketa lehiatu zuten Iruñean. Mugarra Triatloi Taldeko kirolari bi nabarmendu ziren bertan. Paul Bereziartua txapeldun geratu zen 25-29 urte arteko mailan eta Jone Aizpurua azpitxapeldun, 45-49 urte arteko mailan. 

Bero ikaragarria egiten zuela, parte hartzaileek honako lana egin zuten: 2 km igeri, 80 km bizikletan, 18 km korrika. Bereziartuak 3:34:52an osatu zuen ibilbidea. Ia 15 minutuko aldea atera zion Yeray Medina bigarrenari: 3:49:45. Imanol Tejadok osatu zuen podiuma: 3:56:48. 

45-49 urte arteko mailan, Maria De La Torre izan zen txapelduna (4:16:42). Bigarren eta hirugarren posturako lehian, Jone Aizpurua hiru minutugatik (4:41:12) nagusitu zitzaion Pilar Rarori: 4:44:39.  

(Argazkia: Instagram - Mugarra TT)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!