Gaur goizean bere semearekin Astxiki mendian zebilen 58 urteko gizonezko batek orkatila bihurritu du. Ondorioz, Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitatea bertaratu da eta mendizalea helikopteroz erreskatatu du 11:00 inguruan, Ertzaintzaren eta suhiltzaleen iturriek azaldu dutenez. Mendizalea Usansoloko ospitalera eraman dute.