Elorrioko saioa 19:00etan izango da, eta Durangokoa, 18:00etan. Proiekzioak baino lehen berbaldi labur bat egingo dute "faxismoa gaur egun hartzen ari den formaz eta horri aurre egiteko antolatu beharreko antifaxismoaz hausnartzeko". Pelikula euskaraz eskainiko dute. Ordu eta erdi inguruko iraupena du.
Kontseilu Sozialistak jakinarazi duenez, ikus-entzunezkoa Diario Socialistak ekoitzi du, eta Europako hainbat herrialdetako kazetariak, ikerlariak eta militante antifaxistak elkarrizketatuta ondu dute filma. Bertan, "egungo faxismoaren hiru aurpegiren erradiografia" egiten dute: "Eskuin muturreko alderdi parlamentarioak, kaleko talde faxista eskuadristak eta base sozial erreakzionarioa" dituzte berbagai. Era berean, dokumentalaren izenburua Antonio Gramsci pentsalari marxistaren esaldi bati zor zaiola argitu dute: "Mundu zaharra hiltzen ari da, berriari kostatzen zaio jaiotzea, eta bitarte horretan sortzen dira munstroak", esan zuen Gramscik.
Pelikula Euskal Herriko bost hiriburu nagusietan proiektatu dute (irudian, Baionako jardunaldia). Egunotan, hiribururuetatik hainbat udalerritara zabaldu dute filma.