[ARGAZKI GALERIA]: 'Emakumeak gailurretan' ekimenak emakumez bete ditu eskualdeko tontorrak

Anboto 2026ko maiatzaren 16a

Gaur goizean egin dute ekimena. Bizkaiko Mendizale Federazioak antolatutako ekimena izan da, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta hainbat mendi talderekin elkarlanean. 

Ekimenaren helburua hasiera-hasieratik gailurrak emakumez betetzea izan da, eta horixe gertatu da. Gaur, maiatzak 16, eskualdeko zenbait emakumek Durangaldeko mendiak hartu dituzte, eta gailurrak emakumez bete dituzte. 

Honako argazki hauek Abadiñoko eta Atxondoko emakumeen argazkiak dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!