Palestinaren egoera salatzeko eta Nakbaren 78. urteurrena gogoratzeko hainbat ekitaldi egingo dira Durangaldean

Anboto 2026ko maiatzaren 13a

Eguen honetan elkarretaratzera deitu dute Elorrion. 

Nakbaren 78. urteurrena dela eta, Palestinako herriaren egoera gogoratzeko eta salatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu Durangaldea Palestina koordinakundeak eskualdeko hainbat herritan. 1948an milaka palestinar beren etxeetatik kanporatu zituztenetik gaur egun arte luzatu den egoera salatu nahi dute antolatzaileek, eta Palestinaren errealitatea jendarteratzeko helburua dute aste honetako jarduerek.

Bihar, maiatzak 14, bi ekitaldi daude. Elorrion, 19:00etan, kontzentrazioa egingo da plazan. Zornotzan, berriz, hitzaldia izango da Zelaieta zentroan, 18:30ean, 'Palestina, okupazioa eta erresistentzia' izenburupean. Hizlari izango dira Fouad Baker, Anis Hawari eta Eneko Gerrikabeitia.

Barikuan, maiatzaren 15ean, beste akitaldi bi izango dira, biak 19:00etan. Ermuan kontzentrazioa egino da, eta Durangoko Hitz liburu dendan Mikel Elortzak idatzitako 'Olibondoaren herria' liburua aurkeztuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!