[BIDEOKLIPA]: Shinovak Bilbao Basketen ereserki berria egin du

M.Z. 2026ko maiatzaren 12a

Durangaldeko Shinova taldeak Bilbao Basketen ereserki berria kaleratu du, 'Sua gara'. Bertan, gainera, GAReko Jon Garciak kolaboratu du. 

"Benetako ereserki bat nahi genuen, gure nortasunarekin bat egiten duena, gure baloreekin bat egiten duena. Shinova taldearen 'El Presente' diska entzun genuenean argi zian genuen beraien musikak duen soinu epikoak gure pertsonalitatearekin bat egiten duela. Proposamena luzatu genien, eta berehala onartu zuten", azaldu dute Bilbao Basketeko kideek.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!