Mendilagunek mendia eta euskara batuko ditu domeka honetan. Egitasmoko kideak Egoarbitzara joango dira txangoan (Elgeta). Olakuetako aparkalekuan egin dute hitzordua, 09:00etan, eta Aixolako urtegira joango dira autoz, gero ibilgailuak han utzita mendian gora hasteko. Beherakoan Elgetara jaitsiko dira, eta handik egingo dute Aixolara, hasierako puntura. Antolatzaileek esan dutenez, ibilaldiak 4 orduko iraupena izango du gutxi gorabehera, eta 10 bat kilometroko luzera. Parte hartzaileek beren kabuz eraman beharko dituzte txangorako ura, hamaiketakoa eta arropa egokia. Txangoan izena emateko 639400786 telefonora idatzi edo deitu behar da.