Gaur, Munduko Skyrunner txapelketako proba puntuagarrietako bat jokatu da Frantziako estatuko Alpeetan: SkyRace Des Matheysins proba. Euskal Selekzioak bertan parte hartu du, eta korrikalarien artean izan dira Leire Uribe otxandiarra eta Ibai Cebrian durangarra. Lehenengoak hamazazpigarren lekuan amaitu du lasterketa; bigarrenak, hogeita laugarren.
Alpeetakoa Munduko probarik gogorrenetakoa da, eta lur teknikoa, garaiera altua eta elurra ditu osagai. Korrikalariek 25 kilometroko ibilaldia osatu dute, bidean 2.000 metroko igoera bertikala gaindituta eta 2.389 metroko altuerara iritsita. Euskal Mendi Federazioko iturriek zabaldutako informazioaren arabera, argi gelditu da euskal korrikalariek "lan bikaina" egin dutena. Honako hauek izan dira Euskal Selekzioko ordezkarien sailkapenak:
Emakumeetan:
- Lide Urrestarazu (8)
- Ainara Alcuaz (16)
- Leire Uribe (17)
Gizonezkoetan:
- Paul Ormaetxea (11)
- Hodei Samaniego (21)
- Ibai Cebrian (24)
