Bederatzi aste antolatu dituzte, eta begirale bakoitzak astebetez jardun beharko du gutxienez, eta bi astez gehienez. Interesdunek riodeorodurango.com helbidean egin ditzakete inskripzioak maiatzaren 28a baino lehen. Astebeteko lan boluntarioa egin gura duenak 20 euroko inskripzioa ordaindu beharko du. Aste bikoa gura duenak, 30 euro. Behin-behineko begiraleen zerrenda ekainaren 2an jakinaraziko dute.