Migratzaileak erregularizatzeko prozesua dela eta, Mankomunitateak baliabideak berrantolatu ditu

E.H. 2026ko apirilaren 23a

Eskaera "handia" dela eta, arreta ordu handieneko tarteak indartu dituzte. 

Mankomunitateak gizarte zerbitzuetako arreta egokitu du migratzaileei erregularizazio prozesuko eskariekin laguntzeko. "Laguntza soziala behar duten pertsonen joan-etorria handia" dela esan dute, eta horri erantzuteko, eskaera handieneko tarteak indartu dituzte. Zehatz esanda, modu honetan antolatu dute zerbitzua:

Astelehenetik eguenera, 15:30etik 17:30era, gizarte langile bi egongo dira administrazio egoera irregularrean dauden pertsonak artatzen. Martitzen eta barikuetan, zerbitzu hori bikoiztu egingo dute gutxienez lau gizarte langilerekin. Ordutegi hori 11:00etatik 14:00etara izango da. Arreta horiek gizarte zerbitzuetako egoitzan eskainiko dituzte, Galtzaretan, Kurutziaga eta Nevers ikastetxeen ondoko eraikinean. Halaber, Mankomunitateak gogorarazi du garrantzitsua dela beharrezko dokumentazioarekin joatea, pasaportearekin eta Mankomunitateko udalerriren bateko errolda ziurtagiriarekin, batez ere. 

Otaduy funtsezkotzat jo ditu inklusioa eta gizarte kohesioa. "Zerbitzuaren egokitzapen hori eta arretako langileen ahalegina Mankomunitateak pertsona ahulenekin eta Durangaldeko bizikidetzarekin duen konpromisoaren erakusgarri" direla esan du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!