Zapatuan Durangoko San Fausto auzoan jokatutako txapelketan lehia estu-estua mantendu zuten Abadiñoko Xake Taldeko Alain Prietok eta Durangoko Larrasoloeta Taldeko Rodrigo Sarraldek. Biek hamarna punturekin berdinduta amaitu zuten jardunaldia, baina Prieto aurretik geratu zen. Ondorioz, Alain Prieto da partida azkarren Bizkaiko aurtengo txapelduna eta Rodrigo Sarralde azpitxapelduna.
Eskualdeko beste bi xakelarik aurreneko hamarren artean geratzea lortu zuten. Elorrioko Zaldi Baltza taldeko Aitor Bravo bosgarren izan zen, eta, Abadiño Xake Taldeko Unai Calvo, hamargarren. Guztira 160 xakelari batu zituen txapelketak.
Taldekako txapelketa apirilaren 25ean
Banakako probaren arrakastaren ondoren, antolatzaileak hurrengo hitzordura begira jarri dira. Zapatuan (apirilak 25),16:00etan, Bizkaiko taldekako partida azkarren txapelketa jokatuko da Durangoko Plateruena kultur aterpean, Bizkaiko Xake Federazioak antolatua, Durangoko Udalaren eta Larrasoloeta Xake Klubaren laguntzarekin.
Hona banakako txapelketan eskualdeko xake taldekoek lortutak emaitzak:

Alain Prieto izan da txapelduna.