Euskal Selekzioa zaku bete dominarekin itzuli da apirilaren 6tik 12ra Mendozan (Argentinan) lehiatu den munduko txapelketatik. Lau modalitatetan (Joko Internazionala, One Wall, Llargues eta Mendozako Pilota Jokoa) zortzi domina irabazi dituzte: lau urre, hiru zilar eta brontze bat.
Euskal Selekzioa 22 pilotarik ordezkatu dute eta euretako lau Durangaldekoak izan dira: Ainhoa Ruiz de Infante otxandiarra, Lier Arrien zornotzarra, Egoitz Amantegi abadiñarra eta Ibai Arroitajauregi iurretarra. Honako hau izan da eskualdekoen uzta: Ruiz de Infantek urrezko hiru domina irabazi ditu hiru modalitatetan; Amantegik urre bat, zilar bi eta brontze bat lau modalitatetan; Arroitajauregik zilar bat eta brontze bat modalitate bitan; Arrienek zilar bat eta brontzea modalitate bitan.
