Beste mundu bat feminismotik lemapean hainbat mobilizazio egin dituzte eskualdean Martxoaren 8a dela eta. Durangon manifestazio jendetsuak herriko kaleak zeharkatu ditu eta ekitaldia antolatu dute Andra Marian. Iurretan ere manifestazioa egin dute. Abadiñon, ostera, elkarretaratzea egin dute Txanporta plazan, hileko azokaren bueltan. Mañarian, Otxandion, Zaldibarren eta Atxondon ere elkarretaratzeetan batu dira.