Mendizale bat hil da Anbotoko mendilerroan

Anboto 2026ko martxoaren 4a

Erreskateko une bat. (@bomberosbizkaia)

Mendian zebilela bihotz-arnas geldialdia izan du. 

Bizkaiko suhiltzaileek gaur, 11:30 inguruan, jaso dute abisua. Anbotoko mendilerroan zebilen 61 urteko gizonezko batek bihotz-arnas geldialdia izan du. Erreskate taldea lehenbailehen bertaratu da, bihotz-biriken suspertzea egin diote eta helikopteroan eraman dute, baina azkenean hil egin da, Ertzaintzako iturriek konfirmatu dutenez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!