Gerediaga elkarteak Gutun Zuria jaialdiko saria jaso du, Bilboko literatura jaialdiko saria. Aitortza joan zen astean jaso zuten Gotzon Gomez elkarteko presidenteak eta Asun Elorriaga lehendakariordeak, BBKko arduradunen eskutik. "Euskarazko kulturak hartzaileak behar ditu, eta horregatik da garrantzitsua Durangoko Azoka, sortu eta 60 urtera ere. Sari honek gure misioan aurrera egiteko indarra ematen digu", adierazi zuten Gerediagako zuzendaritzako kideek.
Gerediagarekin batera, Valerie Miles editore estatubatuarrak jaso du saria. Ibilbide luzea du literaturaren sustapenean, eta nabarmentzekoa da euskarazko ekoizpena ingelesera itzultzen egin duen ekarpena.