6.500 lagun eta 500 boluntario "presoen etxeratzearen aldarriari eusten"

E.H. 2026ko martxoaren 2a

"Denon artean, ekarpen sozial eta ekonomikoa egitea lortu dugu, bultzada emanez Etxerat eta Harrera elkarteei", azaldu dute antolatzaileek. Era berean, "makrojaialdien garaiotan, herritik eta herriarentzat sortutako eredu batek hainbesteko arrakasta izatea seinale ona" dela iritzi diote. 

40 Minutu Rock jaialdiak aurtengo festibalaren balantzea egin du: "Azpimarratu nahi dugu, elkartasunari eta presoen etxeratzearen aldarriari eusten dion komunitate oso bat bildu zela; giro eder eta sano batean, gainera". 6.500 lagunek gozatu zuten otsailaren 21eko, zapatuko, kontzertu sortagaz, eta 700 lagunek Ruper Ordorikaren barikuko kontzertuagaz. Era berean, antolakuntza taldeko 500 boluntarioek ezinbesteko lana egin zuten guztiak behar bezala funtzionatzeko. Alde horretatik, antolatzaileek ez dute intzidentziarik jaso, eta jaialdiko prebentzio taldearen lana txalotu dute: "Makrojaialdien garaiotan, herritik eta herriarentzat sortutako eredu batek hainbesteko arrakasta izatea seinale ona" dela iritzi diote". 

Jaialdian baturiko diruari buruz honako hau adierazi dute: "Denon artean, ekarpen sozial eta
ekonomikoa egitea lortu dugu, bultzada emanez Etxerat eta Harrera elkarteei; urte luzeetan zehar aitortuak izan ez diren eskubideen borrokan, herri libre eta preso eta iheslaririk gabekoa eraikitzen jarrai dezagun". Hori horela, Harrera elkarteari "babesa ematera" deitu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!