Ertzaintzak jakitera eman duenez, gaur arratsaldean abisua jaso dute Anboto menditik, bertako kobazulo batetik. Lau mendizale ez aurrera ez atzera gelditu dira, haizeagaz beldurtuta. Mendiko erreskate taldekoak bertaratu dira eta dagoeneko mendizaleekin daude.