Saharako errefuxiatuentzako elikagai bilketa, martxan

E.H. 2026ko otsailaren 2a

Rio de Orok eta Sahararen aldeko gainerako elkarteek 24 tona elikagai bidali gura dituzte Euskal Herritik Tindufeko kanpalekuetara, Karabana Solidarioan. Elikagaiak dohaintzan emateko epea otsailaren 13ra arte dago zabalik. Dohaintza ekonomikoak ere martxan daude, diruarekin elikagaiak erosteko.

Rio de Orok saharar herriari laguntzeko elikagai bilketa hasi du Durangoko Udalagaz elkarlanean. Bilketa otsailaren 13ra arte egongo da martxan, eta, aurten ere, Tindufeko kanpalekuetan errefuxiatutako sahararrak laguntzera bideratuko dituzte baturiko guztiak. Aurten, Rio de Orok eta Karabana Solidarioko gainerako eragileek 24 tona elikagai batzeko erronka egin dute. Mikel del Arco Rio de Oroko koordinatzaileak adierazi du aurtengo kanpaina "inoiz baino premiazkoagoa" dela. Nazioarteko laguntzen murrizketen, osasun krisiaren eta Marokorekiko gatazka gogortzearen eraginez, errefuxiatuen bizi baldintzek "muturrera" egin dutela esan du Del Arcok.

Zelan lagundu

Durangoko ikastetxeetan prest daude elikagaiak baltzeko puntuak. Askotariko produktuak utzi daitezke bertan: lekaleak, arroza, pasta, azukrea, sardinak eta atuna oliotan zein konpresak.

Elkarteak dohaintza ekonomikoak jasotzeko bideak ere zabaldu ditu, eta azpimarratu du baturiko guztia elikagaiak erostera bideratuko duela. Ekarpen ekonomikook modu bitara egin daitezke:

  • Bizum: "Egin dohaintza" aukeran, Rio de Oro Durangaldea hautatu edo 01955 kodea sartuta.
  • Banku-transferentzia: Laboral Kutxako kontu honetan: ES90 3035 0129 11 1290034483.

6 euroko dohaintzarekin kilo bat arroz, kilo bat lekale, kilo bat azukre eta pasta pakete bat eros daitezke. 15 euroko ekarpenarekin, berriz, saski osoago bat osa daiteke, olioa eta kontserbak barne. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!