ANBOTO Telebista

[BIDEOA]: "Ez gaude prest, baserritarrok ez dugu Mercosurrik merezi"

E.H./M.Z. 2026ko urtarrilaren 29a

Bizkaiko nekazariek probintziako errepideak eta Bilboko kaleak hartu dituzte Europako Batasunaren eta Mercosurren arteko akordioa salatzeko. Bizkaiko EHNE eta ENBA sindikatuek mobilizaziora deitu dute gaurko, eta Durangaldeko hainbat baserritarrek parte hartu dute. 

Sindikatuen berbetan, Europar Batasunak Mercosurregaz egindako itunak nazioarteko merkatua indartuko du, eta horrek barne mekartua ahuldu eta belaunaldien erreleboa oztopatzen du. Sindikatuen ustez, ezinbestekoa da elikadura burujabetzan oinarritutako merkataritza esparru bat ezartzea eta osagarritasunean oinarritutako elikadura merkataritza eredu berria eratzea. 

Carlos Ibarrondo Gazetako baserritarrak aitortu duenez, lehen sektoarentzat "ez da hitzarmen ona". Ibarrondok ez du uste horrelakorik merezi dutenik. "Horregatik gaur kalera goaz alderdi politikoei esaten hau ez dugula onartuko eta gure Mercosurra hemen dagoela, gure merkatua hemen dagoela. Hau zaindu behar dugu", gaineratu du Ibarrondok. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!