24. Korrika martxo amaieran ailegatuko da eskualdera, eta hitzordu handirako asteak falta diren arren, AEK egitasmoaren nondik norakoak aletzen hasi da apurka-apurka. Datozen egunetan, ekitaldi ugari egingo dute Durangaldeko herrietan, 2026ko Korrika aurkezteko. Durangon, Zornotzan, Iurretan eta Elorrion aurkezpen publikoak egingo dituzte; Abadiñon eta Berrizen, batzordeak eratu.
AEKk jakinarazi duenez, honako hauek dira hitzordu bakoitzaren xehetasunak:
- Abadiño: batzordea, urtarrilaren 27an, 18:30ean.
- Durango: aurkezpena San Agustinen, urtarrilaren 29an, 19:00etan.
- Zornotza: aurkezpena Zelaieta zentroan, urtarrilaren 29an, 19:15ean.
- Elorrio: aurkezpena Iturri kultur etxean, urtarrilaren 29an, 18:30ean.
- Berriz: batzordea kultur etxean, otsailaren 3an, 19:30ean.
- Iurreta: aurkezpena, otsailaren 12an, 19:00etan.