Abadiñoko pilota txapelketako finalak erabakita daude

Anboto 2026ko urtarrilaren 26a

Finalerdiak asteburuan jokatu dira.

Datorren domekan, urtarrilak 31, Abadiñoko IV. Pilota Txapelketako finalak jokatuko dira. Jardunaldia 18:00etan hasiko da, Zelaietako pilotalekuan.

Finalerdiak atzo jokatu ziren. Bigarren mailan Txiri-Josu eta Amiano-Zarrabeitia bikoteek irabazi zuten eta txapela bikote bi horien artean egongo da. Lehen mailako finala, berriz, honako hau izango da: Arana eta Urrutia Unairen eta Arrietaren aurka.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!