Bizkarreko mina arintzeko, erorketak prebenitzeko, oreka lantzeko zein indarra lantzeko saioak eskainiko dituzte otsailetik aurrera. Tailerrak Iurretako Ibarretxe kultur etxean eskainiko dituzte barikuetan, 10:40etatik 12:00etara. Urtarrilaren 23an, otsailaren 6an eta 20an, eta, martxoaren 6an eta 20an izango dira hurrengoak. Izen-emateak: 94 620 05 46 / 680 425 764 telefonoetan edo zaindu@dma.eus helbidean egin behar dira.