Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Mugarra mendian

Anboto 2025eko abenduaren 28a

Ertzaintzaren helikoptero batek hanka bat lesionatu duen emakume bat erreskatatu du gaur arratsaldean Mugarra mendian.

Gaur 50 urteko mendizale batek istripua izan du Mugarra mendian oinez zihoala. Sos Deiak-112 zerbitzuak 15:30ean jaso du istripuaren abisua. "Belaunean min hartu duenez, mendizaleak ezin zuen bere bidea jarraitu", Segurtasun Sailak ohar batean informatu duenez.

Erreskaterako suhiltzaileak, Osakidetza eta Ertzaintzaren helikoptero bat mobilizatu dira, Zaintza eta Erreskate Unitateko (ZEU) kideekin batera. Erreskatatzaile bat zauritutako mendizalea zegoen lekura iritsi da, eta immobilizatu ondoren, helikopterora igo dute. Ertzaintzaren Iurretako basean anbulantzia bat zain zegoen, mendizalea ospitalera eramateko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!