[ORDUTEGIA]: Badatoz Olentzero eta Mari Domingi

M.Z. 2025eko abenduaren 24a

Gaur Durangaldetik zehar ibiliko dira Olentzero eta Mari Domingi. Hona hemen ordutegiak. 

ABADIÑO

  • 17:00 Olentzero eta Mari Domingigaz kalejira. Traña-Matienan, Muntsaratzen, Txanportan.

BERRIZ

  • 09:30 Olentzerori eta Mari Domingiri harrera auzoetara joateko, Olakueta plazan.
  • 17:30 Olentzerori eta Mari Domingirekin kalejira, udaletxetik Olakueta plazara.

DURANGO

  • 18:30 Olentzeroren eta Mari Domingiren kalejira. Ibilbidea: Durangoko Institutuan, Ermodo kalean, Zumalakarregi kalean eta Ezkurdin.

ELORRIO

  • 18:00 Olentzero eta Mari Domingi elizpean.

GARAI

  • Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera. Antolatzaileak: udala eta jai batzordea.

IURRETA

  • 12:00 Olentzerori eta Mari Domingiri harrera, Aita San Migel plazan. Ondoren, trikitilariek alaitutako kalejira, herrian zehar (euria eginez gero ekitaldia karpan izango da).

MALLABIA

  • 18:00 Olentzeroren eta Mari Domingiren laguntzaileek, galtzagorriek, opariak banatuko dituzte herriko frontoian. Antolatzailea: udala

MAÑARIA

  • 17:30 Trikitilariak plazan.
  • 18:00 Olentzero eta Mari Domingiren bila Iturrietara.
  • 18:30 Ongietorria plazan. Ondoren, umeen dantzak.

OTXANDIO

  • OLENTZERORI HARRERA BEROA
  • 19:00 Abesbatzak eta herritarrek kalejira egingo dute. Ondoren, Pasealeku Jubilatuen Elkarteak gaztainak eta ardo beroa eskainiko ditu.

ZALDIBAR

  • BADATOZ MARI DOMINGI ETA OLENTZERO HERRI EKIMENA 
  • 12:00 HARRERA Olazar kalean.
  • 12:30 Ongi etorri jaialditxoa San Martin plazan. Eskutitzak zuzenean emateko eta txupeteak lagatzeko aukera.

ZORNOTZA

  • 17:30 Olentzero eta Mari Domingi, Gudari-Nafarroa-Ibaizabal-San Migel-Gudari kaleetatik.
  • Ostean, Olentzerori eta Mari Domingiri harrera, Amorebieta 
    IV frontoian.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!