Euskararen aldeko egitasmo erraldoia martxoaren 19an irtengo da Atharratzetik (Zuberoa), eta hilaren 29an helduko da Bilbora (Bizkaia), 11 egunez Euskal Herria zeharkatu eta gero. 'Euskara gara' izango da leloa; Errigora omenduko dute.
'Nork egingo du 2025eko Korrikako kantua?' galdera bolo-bolo ibili da euskaltzaleen artean, azken asteetan. Bada AEKk eta Korrikak goiz honetan argitu dute misterioa: Zetak taldeak konposatu du abestia, eta Pello Reparazekin batera abestu dute Maixux Zugarramurdi eta Erramun Martikorena kantari nafarrek. Bideoklipa ere aurkeztu dute.