Bigarren eta hirugarren sariak Ane Elguezabal Zalba (Fotografias del Pasado) eta Maider Vazquez Dopazok jaso zituzten, hurrenez hurren. Izei Gallastegi Molerok sari berezia jaso zuen Kaia barrenean lanagatik. Horiez gainera, epaimahaiak sei aipamen berezi edo accesit banatu zituen lanen originaltasun eta kalitate artistikoagatik: Lucia Alarcon Moreno (Vistas al mar), Xabat Aguirre Capelo (Beso en la penumbra), Isola Palomo Masillo (Euripean), Haizea Senero Estevez (El fracaso de Rafael), Melina Bonifacio (Andra Mari eliza) eta Aimar Gonzalez Rubin (Sakura). Lau accesit banatu barik geratu ziren oinarriak ez betetzeagatik.