Durangaldeko ondarea eta historiaren zabalkunderako jaio zen Astola urtekariaren 19. alea salgai dago. Ale berri hau dozena bat erreportajek osatzen dute. Horien artean, Izaskun Ellakuriagak kazetaritzan eginiko azken lanetako bat irakurri ahalko da, Marisa Barrena ekintzaile feministari egindako elkarrizketa, hain zuzen ere. Militantzia sozial eta politikoa ardatz izan dituen bizitzari errepasoa egin zioten Durangoko Aramotz auzunean egindako elkarrizketan. Ane Miren Arriagak, David Fuentek, Marta Calvok, Txelu Angoitiak, Justo Alberdik, Jose Angel Orobio-Urrutiak eta Txomin Egiluzek, Ainhoa Olasok, Mikel Onandiak, Olga Uribek eta Maria Zubizarretak, Jesus Muñizek eta Gontza Mendibilek sinatu dituzte gainerako edukiak.
Astola aldizkaria 7 eurotan dago salgai Durangaldeko hainbat saltokitan. Gainera, Durangoko Azokan Gerediaga elkartearen erakusmahaian ere eskuragarri egongo da, eta elkarteko bazkideen kasuan, dohainik jaso ahalko dute ale bat.