Durangon, esate baterako, hainbat eragile manifestatuko da, 19:00etan, Andra Maritik hasita. DAFAk "konplize matxiruloei" aurre egitera eta "erresistentzia feministara" deitu du. Andereak elkarteak abolizionismoa aldarrikatzeko erabiliko du hitzordu bera, "prostituzioa, pornografia menderatzailea eta alokairuzko sabelak" seinalatzeko, hain zuzen ere. Horrez gainera, zine-klub saioa ere egingo dute, indarkeria bikarioaz hausnartzeko. Jardunaldia Zugazan izango da, azaroaren 29an, 11:00etan. Xavier Legrand zinemagilearen Zaintza partekatua (Jusqu'à la garde) filma proiektatuko dute lehenengo, eta solasaldia egingo dute Ohiane Artetxe gizarte hezitzaileagaz gero.
Durangokoez gainera, eskualdeko beste hainbat herritan antolatu dituzte antzera bateko ekintza eta aldarrikapenak.