Zainketa horietako batzuk bizitzaren azken fasean ematen dira; horretan, pertsonak berak edo, erabakiak hartzeko laguntza behar izanez gero, bere ordezkariak parte hartzen dute, baita arreta emateaz arduratzen diren profesionalek ere. Eta pertsonak egokitzat joko balu, senideak eta lagun minak ere sartuko lirateke prozesu hartan.
IMQ Igurco Orue adinekoen egoitzan behar den informazio oro ematen da pertsonak bere gaixotasunaren ibilbidea eta larriagotzeko edo beste arazo batzuetarako aukera ezagut ditzan. Halaber, elkarrizketa horrek pertsonaren bizitza osoan zehar irauten du, bere lehentasunen eta balioen arabera jarduten dela bermatzeko, horiek aldatuz joan baitaitezke.
«NOLA NAHI DUDAN…»
IMQ Igurcok prozedura berri bat ezarri du pertsonarengan oinarritutako arreta osoan: ‘Nola nahi dut?’ izenez ezagutzen dena. Izan ere, horren helburua da jakitea pertsonak egunean zehar arreta nola jaso nahi duen. Sei atal nagusi ditu prozedurak: nola hasi nahi dudan eguna (jaiki, dutxatu, ahoko higienea, txukuntzea eta bestelako zainketak), nola gustatzen zaidan eguna igarotzea (komunera joatea, siesta egitea), nola jan nahi dudan (gustuak, dieta mota, jakiak emateko bideak, alergiak, intolerantziak, medikazioa, etab.), nola oheratu nahi dudan (murrizketa fisikoaren ordezko neurriak, euste-neurriak eta beste batzuk), nola igaro nahi dudan gaua (bigarren afaria, xurgatzaileak erabiltzea, jarrera-aldaketak) eta zein gauza diren garrantzitsuak niretzat (alderdi esanguratsuak).