Gaur jakin da zeintzuk izango diren Bilboko finalean kantatuko duten zortzi bertsolariak: Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga, Gorka Pagonabarraga, Jone Uria, Oihana Bartra, Onintza Enbeita, Txaber Altube eta Xabat Galletebeitia izango dira.
Txaber Altube abadiñarrak irabazi du azken finalaurrekoa, ia 700 lagunen aurrean, Markinan.