Itsasne Urkiaga eta Iñigo Pradera onenak, Lemoatx lasterketan

Anboto 2025eko azaroaren 17a

Podium bietako irudia (instagram 'lemoatx_trail'

Oihana Azkorbebeitia bigarren geratu zen emakumeetan.

Atzo Lemoako Lemoatx mendi lasterketa lehiatu zuten. 25 kilometroko proba luzean eskualdeko korrikalari bi izan ziren irabazleak: Itsasne Urkiaga zornotzarra eta Iñigo Pradera mallabiarra. Urkiagak 2.31.07ko denboran osatu zuen ibilbidea eta sei minututik gorako aldea atera zion Oihana Azkorbebeitia abadiñarrari: 2.38.15. Paule Portillak osatu zuen podiuma. Gizonetan kontuak estuago izan ziren. 56 segunduko aldea izan zen Pradera irabazlearen (2.06.06) eta Aritz Kortazar bigarren sailkatuaren artean. Alexander Ordeñana geratu zen hirugarren.

17 kilometroko lasterketan Aner Zuluaga eta Itsasne Bengoetxea izan ziren onenak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!