Amaitu da Bertsolari Gazteen XXXIII. BBK Sariketako kanporaketen fasea

A. M. 2025eko azaroaren 13a

Arg: Bertsozale elkartea.

Durangon izan da Bertsolari Gazteen XXXIII. BBK Sariketako azken kanporaketa, beraz, finalaurrekoetan zein taldek parte hartuko duten erabakita geratu da. Durangoko Jesuitak ikastxean izan zen azken kanporaketa, eta bertan 'Oizpeko Pantolluk' taldeak irabazi zuen (Haizea Rotaetxe, Jon Abasolo eta Malen Ibarzabal). Gai-jartzaile lanetan Ander Aldazabal ibili zen. 

Datorren astelehenean izango da finalaurrekoen lehenengo saioa, Mungiako Mugire txokoan, 18:00etatik aurrera; 'Ari Garela, ari garela' eta 'Etazetak' taldeak arituko dira bertan. Bigarren finalaurrekoa Gernikan izango da, 'Elai-alai' aretoan, azaroaren 19an. Saio horretan, 'Oizpeko pantolluk' eta 'Txikitin parian' taldeak arituko dira bertsotan. 

Nagusien mailan, ostera, 'Maaixo' eta 'Zerobi' taldeek hartuko dute parte Mungiako finalaurrekoan, eta Gernikakoan, berriz, 'Bizkaiko kopla gaztiek', 'Mabe' eta 'Piromanak' taldeek. 

Finala abenduaren 4an izango da, Zornotzako Zelaieta zentroan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!