ANBOTOk 24 urte bete ditu gaur!

Anboto 2025eko azaroaren 9a

Hedabide honek 2001eko azaroaren 9an kaleratu zuen bere lehenengo zenbakia, eta ordutik hona hutsik egin barik jarraitu dio bere hasierako egitekoari: eskualdeko informazioa euskara hutsez lantzeari. 

Eraz astekaria izan zen ANBOTOren ernamuina, duela 24 urte eskualdeko euskara elkarteen ekimenez sorturiko proiektua. Hedabide honek eragileak, norbanoakoak eta instituzio publikoak lagun egin du aurrera urterik urte. Era berean, aro digitaleko testuingurura egokitzen jakin du webgunearen eta sare sozialen bitartez. 

Aurrerantzean ipar berari jarraituko dio ANBOTOk. Euskara hutsean jarraituko dugu Durangaldean gertatzen dabilenari buruz informatzen, irakurleekin, eragileekin, instituzioekin aliantzan. Eta era gertukoan, tokikoan, jarraituko dugu lekuan lekuko izaten. 

Eskerrik asko urte hauetan guztietan bidelagun izan zareten guztioi! Jarrai dezagun informazioa euskaratik eta euskaraz lantzen! 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!