Guggenheim iritsi baino lehenagoko Bilbo ezagutzeko bisita, Berbalagunen eskutik

E.H. 2025eko azaroaren 3a

Ibaizabal ibaia, Erriberako merkatua eta San Antongo zubia. JUAN MANUEL GARCIA BILBAO.

Era berean, familia asteburuak eta txukruta egiten ikasteko tailerrak ere antolatu ditu Berbalagunek. 

Berbalagunek ekintza ugari prestatu du azaro hasierarako. 

Azaroaren 5ean, Durangaldeko Berbalagunak Bilbora joango dira, Guggenheim bertara iritsi baino lehenagoko hiria zelakoa zen ezagutzeko. Hiru orduko paseo gidatua da eskainiko dutena; Rikardo Ajuriak zuzenduko duena. Zabalburutik hasi, Zazpikaleetako hainbat bazter zeharkatu eta Zabalgunean amaituko dute txangoa. Durangaldeko Berbalagunek Elorriotik Bilborako autobusa hartuko dute 09:10ean. Behin Zabalburura iritsita, 10:00etan, bisita hasiko dute. Parte hartzeko derrigorrezkoa da 639400786 telefonora idaztea. 

Gurasolagun programaren barruan ere, bada zer aletu. AEKk familia asteburuak antolatu ditu euskara ikasten dabiltzan gurasoentzat, seme-alabekin euskaraz aritzeko eta hizkuntza ohiturak aldatzeko. Familia asteburu horiek Amurrioko Tertanga aterpetxean eskainiko dituzte azaroaren 8tik 9ra (Araba). Izen-emateak herri bakoitzeko Berbalagun dinamizatzailearen bitartez egin behar dira. Durangaldeko kasuan, 639400786 zenbakian.

Azaroaren 13an, berriz, sukalde lanetan hasiko dira. Alazne Intxauspe baserritarraren eskutik, txukruta prestatzeko ikastaroa egingo dute Orozketan. Saioa 17:30etatik 19:30etara izango da. Bertara joateko autoz irtengo dute Durangoko Aramotz auzoko aparkalekutik, 17:10ean. Izen emateak 639400786 zenbakian egin behar dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!