Durangaldeko gazteek zabal-zabalik dute Gurot!, euskarazko tribial lehiaketan parte hartzeko aukera. 12-18 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa da, galdera-erantzunak oinarri dituena eta euskararen erabilera sustatzea helburu duena. Jardunaldi sorta lau mikro-lehiaketak osatuta egongo da. Honako hauek dira datak:
- Azaroak 6 (15:00-21:00) – Mikro-lehiaketa I
- Azaroak 13 (15:00-21:00) – Mikro-lehiaketa II
- Azaroak 20 (15:00-21:00) – Mikro-lehiaketa III
- Azaroak 27 (15:00-21:00) – Mikro-lehiaketa IV
Lehiaketa azaroko ostegunetan jokatuko da, gurot.eus plataforman. Lehiakide bakoitzak ordu bat izango du galderak erantzuteko (15:00etatik 21:00etara). Horretarako, parte hartzaileek aplikaziora sartu eta erregistroa egin beharko dute izena emanda. Saio bakoitzeko irabazleek Zetak taldeak 2026ko ekainean San Mamesen eskainiko duen kontzerturako sarrera bi irabaziko dituzte.