Israelen azken erasoak salatuko dituzte Durangaldeko herrietan

E.H. 2025ko urr. 30a, 08:50

Gaur egingo dituzte kontzentrazioak, Durangon, Elorrion eta Zornotzan, besteak beste. 

Aste honetan, palestinarren kontrako eraso gehiago egin du Israelek. Benjamin Netanyahu lehenengo ministroak Gaza berriro ere bonbardatzeko agindua eman zuen herenegun, eta horren eraginez are eta gehiago gogortu da palestinarren kontrako genozidioa. Israelen eta Hamasen arteko tregoa indarrean zela agindu zituen bonbardaketok Netanyahuk; erasoak egin arren, su-etenak bere horretan dirauela gaineratu du lehen ministroak. Berri agentzien arabera 100dik gora herritar hil dituzte, 35 ume, tartean. 

Erasoak salatzeko, kontzentrazioak antolatu dituzte Durangaldeko hainbat herritan. Eguenean izango dira:

  • Durangon, 19:00etan, Ezkurdin.
  • Elorrion, 19:00etan, plazan
  • Zornotzan, 19:00etan, plazan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!