Durangaldeko Ikerlari Gazteen bekarako deialdi berria zabaldu du Gerediaga elkarteak

A. M. 2025ko urr. 28a, 14:54

Pello Zabarte iazko irabazlea, Idoia Otaduy Mankomuniteko presidentea eta Gotzon Gomez Gerediaga elkarteko presidentea.

Gazteen artean Durangaldeko ondare, historia, kultura eta gizartearen zintza, ikerketa eta zabalpenarekiko zaletasuna bultzatzeko asmogaz Gerediaga elkarteak Durangaldeko Ikerlari Gazteentzako bekaren deialdi berri bat zabaldu du. Saria 1.500 eurokoa izango da, eta lanak ekainaren 14ra arte aurkezteko epea egongo da. 35 urtera arteko gazteak aurkeztu ahalko dira. 

Gerediaga elkarteak 2022an jarri zuen martxan Durangaldeko Ikerlari Gazteen Saria. Bosgarren deialdi honetan, 2026ko ekainaren 14rako aurkeztu beharko dituzte lanak. 1.500 euroko saria irabazteaz gainera; Astola aldizkarian ikerketa lanaren laburpena argitaratzeko aukera emango zaio irabazleari. Ikerketa gaiak edota arloak Durangaldean kokatutakoa izan behar da, eta artikulu, poster akademiko, ikus-entzunezko edo podcast formatuan entregatu ahalko dituzte. Bakarkako lana edo taldekakoa ere izan ahalko da, baina eskatzaileak Durangaldean bizi edo ikasi beharko du. Lanak gerediaga@gerediaga.eus helbide elektronikora bidali beharko dituzte eskatzaileek. 

Iaz, Pello Zabarte zaldibartarrak jaso zuen saria 'Bitor Garitaonandia. Euskal Pizkundean dagokion lekuaren bila' lanagatik. Hauek dira aurreko deialdietako irabazleak: Lehenengo edizioan, Peio Martin (Zornotza), Ibone Gomez (Zaldibar) eta Adrian Burgada (Durango) jaso zuten beka; bigarren edizioan Jokin Camarerok (Durango) eta Xixili Bengoetxeak (Otxandio) jaso zuten; hirugarren edizioan Marta Calvok (Durango) jaso zuen "Abadiñoko Nuestra Señora de Begoña barnetegia frankismoaren ongintza sistemaren hastapenetan" lanagatik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!