[EGITARAUAK]: Ekintza ugari, gaurik beltzena eta magikoena ospatzeko

Erredakzioa 2025eko urriaren 30a

Hainbat durangarrek irten zuten, iaz, Gaba Baltza ospatzera. BERBARO

Durangaldea Gaba Baltza edo Arimen Gaua ospatzeko prest dago. Herri askotan antolatu dituzte garai bateko euskal Gaba Baltza ospatzeko ekitaldiak. 

Berbarok eta haren bueltan baturiko ikastetxeek eta eragileek lanketa berezia egin dute aurten. Euskara elkarteko kideak Durangoko merkataritza eta ostalaritza establezimenduetatik igaro dira, Gaba Baltza zer den azaltzera eta gura izatera, ospakizun magikoagaz bat egiteko tresnak eskaintzera. Berbarok garrantzitsutzat jo du Gaba Baltza umeen eta familien girotik herriko beste hainbat ingurunetara ere zabaltzea. 

Honako hauek dira egitarauak, herririk herri:

EGITARAUA (Urriaren 31)

URRIAK 30

MALLABIA

  • 17:00 Ipuin kontalaria, Lur Usabiaga. HHko umeak.
  • 18:00 Ipuin kontalaria, Lur Usabiaga. LHko umeak.

URRIAK 31

ABADIÑO

  • Goizean: Zelaieta Herri Eskolan
    Liburutegian: Beldurrezko ipuin kontaketa (Haur Hezkuntza)
    Beldurren kutxa eta galderen jolasa (Lehen Hezkuntza)
  • 16:30 Mozorroak jantzi eskolatik irtetzean
  • 16:50 Txokolatada irekia Gaztetxean
  • 18:00 Ginkana: HH eta LHko umeentzat
  • 19:00 Eske-kantua herrian zehar Gerbas Kantak musikatua
  • 20:00 Joxpa Erromeria Txanporta plazan (Euria bada erromeria Probalekuan izango da)
  • 19:00-20:00 Etxe Sorgindua, 7 urtetik gora. Abadiñoko gazteen eskutik.

ATXONDO

  • 16:30 Kalabazak hustea, aurpegiak margotzeko tailerra. Frontoian eta plazan
  • 18:00 Nerea Ariznabarreta eta Aitor Vinagreten eskutik, Naita produkzioak, 'Ama, amama, mamuak' ikuskizuna eskolako gimnasioan
  • 19:15 Umeentzako ibilbide beldugarria Gaztetxetik. (1 mailatik aurrera gomendatzen da)
  • 20:30 Sorgin dantza eta ostean txokolatea
  • 21:15 Beldurrezko pelikula Eskolako eraikin Zaharrean. 12 urtetik gora

BERRIZ

  • 17:30 - 19:00 Gau Beltzeko antifazak tailer irekia Olakueta plazan (6-10 urtekoentzat)
  • 19:30 - 20:30 Gau Beltzerako kriseiluak Kultur Etxe zaharrean (8 urtetik aurrekoentzat. Plaza mugatuak)


DURANGO

  • 19:30 Arimen etorrera Tabiratik hasita
  • 20:00 Ikuskizuna Santa Ana plazan (Euria egiten badu, Andra Mariko elizpean)
  • 22:00 Dantzaldia: Gozategi Plateruenean

ELORRIO

  • 17:00 Beldurrezko pasabidea. (5-6ko taldeak. Txintxirri Ikastolako ate nagusian)
  • 17:00 Gaba Baltza Bitxikerien Kahoot-a (Elorrioko Gazte Goza Gunea)
  • 18:30 Gaba Baltza ospatzera

GARAI

  • 18:00 Kalabazen prestaketa eta mozorro tailerra Otea Loran elkartean. (Antolatzaileek etxetik izara zuri bana eroatea eskatu dute)
  • Ondoren, kalera irtengo dute "Garaiko arimak esnatzera"

IURRETA

  • 18:00 Tailerrak plazan
  • 19:00 Jolasa: Mezu misteriotsuaren bila
  • Jarraian, Beldurrezko ibilbidea Abadetxean
  • Amaitzeko txokolatea banatuko da

MALLABIA

  • 16:30 Ginkana. Kontzejuzarretik hasita (1. mailatik gorakoentzat)
  • 17:30 Kalabazak hustu eta aurpegiak margotu. Kontzejuzarrean. (Bakoitzak bere kalabazak, tresnak eta arropak etxetik ekarri behar ditu)
  • Aldi berean, Photocalla plazan
  • 18:30 Iluntasuna piztu ekitaldia. Kalabazak piztu, su inguruan dantzatu, argiak itzali eta koplak abestu.
  • Ondoren herritik kantu erronda
  • Bukatzeko, txorizodun opila eta salda beroa plazan.
  • 20:00 Antzerkia: Madarikaostiok! Ruben Markinaren eskutik (16 urtetik gorakoentzatko). Plazan. 

MAÑARIA

  • 18:30 Makillaje tailerra
  • 20:00 Txistorrada
  • 21:00 Arimen ibilaldia eta ipuin kontalaria
  • Ostean, txokolate beroa eta beldurrezko etxea
  • Gauean, akanpada. (Plazan edo frontoian)
  • Hurrengo goizean, azaroak 1, gosari eta mendi buelta ere izango dira 

OTXANDIO

  • 17:00 Kalabaza tailerra aurpegi margoketa, tatuajeak eta txikientzako eskulanak
  • 17:30 Beldurrezko pelikula (LH3tik beherakoentzat Ludotekan)
  • 18:15 Ipuin kontalaria (LH3tik beherakoentzat Bolalekuan)
  • 19:00 Danok Hilerrira arimak esnatzera (zarata egiteko tresnak ekarri)
  • 20:00 Kokamorren dantza plazan eta ondoren salda, gaztain erreak eta taloak dastatzeko aukera Kontseilupean
  • Kalabaza pisutsuaren apustua haur eta helduentzat

ZORNOTZA

  • 17:00-20:00 'Photocall' eta 'Ziria eta saria', Ludotekan. 
  • 17:30-19:30 Kandelak eta gaztainentzako saskia tailerra, Zelaietako karpan.
  • 17:30-19:30 Makilaje txokoa, Gazte Txokoan.
  • 19:30 Esna gazte diskofesta Zelaietako karpan. 
  • 19:30-21:30 Zaurien tailerra Gazte txoko +.
  • 20:00 Gau beltz desfilea, gazte txokoan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!