Aste honetan zabaldutako oharrean AP-8ko Iurreta-Abadiño tarteko zero tarifa amaitu egingo zela aurreratzen zuen Aldundiak, baina atzera egin du bere erabakian eta doako mantenduko du. "Bide-azpiegituren sareko zati jakin batzuetako bidesarien zenbatekoak 2026. urterako eguneratzen dituen foru-dekretuaren aurreproiektuaren zirriborroan, Bizkaiko Foru Aldundiak zero tarifa mantenduko du AP-8ko Iurreta-Abadiño tartean. Beraz, autobide-tarte hori erabiltzen dutenek hurrengo urtean ez dute bidesaririk ordaindu beharko, orain arte bezala", dio Aldundiko ohar berriak.
Iurretako alkate Oskar "poztasunez" hartu du erabakia. AP-8ko Iurreta-Abadiño tarteko zero tarifa indargabetzearen erabakia arduraz hartu zuten. "Neurri kaltegarria litzake hori guretzat, N-634 errepidean trafiko kopurua asko handitzea eragingo lukeelako. Albiste ona izan da guretzat AP-8ko tarte hori doan mantenduko dela jakitea".
Foru-dekretuaren behin-behineko dokumentua jendaurrean dago. Horrela, legezko epeak betetakoan, abenduan behin betiko onetsi ahal izango da.
Onetsi ondoren, tarifa berriak 2026ko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean.