Martxan da Errigoraren 'Euskarari Puzka' kanpaina

M.Z. 2025ko urr. 23a, 10:45

Errigoraren aldeko auzolana, Kurutziaga Ikastolan.

Kanpaina gaur ipini dute martxan, eta azaroaren 13an amaituko da. Hiru otzara mota dago aukeratzeko.

Errigorak 'Euskarari Puzka' kanpaina abiatu du gaur. Azaroaren 13ra bitartean egongo da aukera eskariak egiteko. Aukeren artean, hiru otzara mota egongo dira: otzara beltza, 60 euroko balioa duena; otzara berdea, 65 eurokoa; eta otzara gorria, 75 euro balio dituena. 

Errigorako kideek jakinarazi dutenez, otzaren balioaren % 25 Nafarroa erdi eta hegoaldeko (Agerreko) euskalgintzara bideratuko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!