Abadiñoko txirrindulari elkartearen, Elorrioko txirrindulari elkartearen eta SD Duranguesaren artean 2014an abiatutako proiektua osasuntsu dago, atzoko aurkezpenean ikusi zenez. Durangaldeko Bizikleta Eskolako benjamin, kimu eta haur-kategoriako taldeak aurkeztu zituzten Errota kultur etxean. Kadete eta junior mailako taldeak ere batu ziren, nesketan nahiz mutiletan. Denen artean 112 gazte igo ziren oholtzara bertaratutakoen txaloak jasotzera.
Durangaldeko Bizikleta Eskolaren helburua umeak "heztea" eta txirrindularitzarako "zaletasuna sortzea" zirela nabarmendu zuten proiektuko sustatzaileek eta lan horretan jarraitzeko asmoa erakutsi zuten.