Ibaizabal erreka garbitzen dabiltza Francisco Ibarra aldean

E.H. 2025ko urr. 8a, 13:53

Landare hondakinak erretiratzen dabiltza, ibaiaren emaria berreskuratu eta arriskuak saihesteko.

Durangoko eta Iurretako udalak Ibaizabal errekaren ibilgua garbitzen dabiltza gaur, Durangoko Francisco Ibarra eta Iurretako Bidebarrieta kaleen arteko zubipean. Azken hileotan adarrak, zuhaitz enborrak eta beste hondakin natural batzuk pilatu dira eremuan, eta horrek errekaren igarobidea txikitu du. Egoerak uholde arriskua handitu dezakeela eta, hondakinak erretiratu eta ibaiaren fluxu arrunta berreskuratu gura dute. URA Agentziak koordinatuko ditu lanak. Udal biek ingurune naturala zaintzeko konpromisoa berretsi dute.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!