Eguraldi goibelak ez du Mendilagunen aldartea umeldu

Anboto 2025ko urr. 6a, 16:15

Atzoko irteerako irudia (Argazkiak: Mendilagun)

Jarindo eta Albertia mendiak igo dituzte asteburuan.

Eguraldi eskasari aurre eginda Mendilaguneko kideek ikasturte berriko lehenengo irteera egin zuten atzo. Legutio ondoko Jarindo (896 m) eta Albertia (867 m) mendiak igo zituzten. Legutioko batailaren oroitarria ere bisitatu zuten. Betiko moduan, euskara praktikatzeko eta mendiaz gozatzeko gogoa duten guztiei zabalik izan zen jardunaldia.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!