Anboto mendian zebiltzala behelainoagatik galdu diren mendizale bi erreskatatu dituzte

Anboto 2025eko urriaren 4a

Suhiltzaileak Anboto mendian (Argazkia: @BomberosBizkaia)

Mendizaleak onik daude eta ez dute mediku arretarik behar izan.

Anboto mendian zebiltzala mendizale bi galdu egin dira behelainoarengatik gaur eguerdian. Abisua jaso bezain laster, 15:00 pasatxoan, suhiltzaile talde batek erreskatea abiatu du. Mendizaleak aurkitu dituzte eta menditik jaisten lagundu diete. Mendizaleek ez dute mediku arretarik behar izan, Ertzaintzako iturrien arabera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!