[ARGAZKI GALERIA]: Jendetza batu da Durangaldeko herrietan Flotillari babesa erakusteko

M.Z. 2025ko urr. 2a, 20:47

Israelek Gazara bidean den Flotillako hainbat ontzi atzeman dituela salatzeko, kontzentrazioak egin dituzte Durangaldeko hainbat herritan. Argazkiotan ikus daitekeen bezala jendetza batu da Elorrion, Durangon, Iurretan eta Abadiñon. 

Zornotzan biharko, barikua, manifestazioa deitu dute. 19:00etan hasiko da herriko plazatik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!