- Durangon, udaletxearen aurrean batuko dira.
- Abadiñon, Txanporta plazan batuko dira.
- Elorrion, plazan batzera deitu dute.
- Berrizen, udaletxearen aurrean batuko dira.
- Mallabian, udaletxearen aurrean.
- Iurretan, Askondon.
- Otxandion, plazan.
- Zaldibarren, udaletxe parean.
- Zornotzan, udal plazan.
Durangaldean eta Euskal Herrian ez ezik, mundu osoan hasi dira elkarretaratzeak eta manifestazioak egiten, flotillaren aurkako erasoa salatzeko. Gaurko mobilizazioez gainera, urriaren 15erako lanuzteak deitu dituzte sindikatuek.
Autobusak Iruñeko manifestaziorako
Bestalde, urriaren 4an, Palestinarekin Elkartasuna plataformak Iruñean egingo duen manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte; Durangotik eta Otxandiotik irtengo dira autobusok, 10:00etan eta 10:30ean hurrenez hurren; Elorrion, gainera, hitzordua egin dute autoan joateko. 09:45ean plaza ondoko parkingean batuko dira.
Iruñerako autobusetarako inskripzioak autobusu4durango@gmail.com helbidean egin daitezke.