Aitor Ajuria garaile eta Gontzal Murgoitio hirugarren Gorbeia Suzien lasterketan

Anboto 2025ko ira. 27a, 12:14

Gorbeia Suzien lasterketa jokatu da gaur, Skyrunner World Series zirkuituko proba. Durangaldeko korrikalariak nagusi izan dira

Izugarria egin dute gaur goizean Durangaldeko korrikalariek Gorbeia Suzien lasterketan. Skyrunner World Series zirkuituko proban Aitor Ajuria otxandiarrak nagusitasunez irabaztea lortu du. Otxandioko korrikalaria probaren hasieratik lasterketa buruan jarri da eta nagusitasunez irabaztea lortu du. "Siñistu ezinik nago. Hasieratik aurrean joatea gura nuen, banekien hor egon behar nuela, eta beheranzkoan benekien beste puntu bat nuela eta aurrera egitea erabaki dut. Negar batean sartu naiz helmugan, nire izena toki guztietatik entzun dut, oso maitatua sentitu naiz. Lasterketa hau Kepa Larreari eskeintzen diot, hau berea da", esan du Ajuriak lasterketa amaitzeaz bat. 

Lasterketa itzela egin duena ere Gontzal Murgoitio elorriarra izan da. Murgoitiok atzetik aurrerako lasterketa egin du eta Gorbeia Suzien lasterketako podiumean sartzea lortu du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!